2014an egindako ekintza lokalak

Zuhaitz Landaketa. Gazteak elkarbizitzen ikasten

Donostiako Puioko zelaietan zuhaitz landaketa izango da hurrengo martxoaren 15an, eguerdiko 12etan hasita. Kaebnai elkartearen “Gazteak elkarrekin bizitzen ikasten” programaren barruan antolatutako ekintza da, Haritzalde ingurumen elkartearen laguntzarekin.

 

Edozein herritarrek parte hartzeko moduko ekimen honen helburua kultura desberdinetako gazteak elkartzeko eta aisialdia pasatzeko gune bat sortzea da, hemengo eta kanpotik etorritako pertsonen arteko harremanak sustatuta. Horretarako, Donostiako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gizalde boluntario elkartearen laguntza izango da.

 

Era berean, gazteak balioetan heztea ere lortu nahi da, desberdintasun eta gizarte bazterketarik izan ez dadin, eta baita “kanpotik etorritako gazten beste irudi bat ematea ere gizarteari, irudi positibo eta aberasgarria”, Kaebnai elkartearen ordezkariek adierazi duten bezala ekimen hau aurkezteko prentsaurrekoan; “gazte hauek gauza asko erakutsi eta eman diezaiokete gure komunitateari”.

 

Kaebnai elkartetik, Gazteriaren Aste Europarra sustatu!

Kaebnai with European Youth Week

Arlo honetan burutzen ari garen proiektu eta aktibitateak!

YES WAKE UP! HIRITARTU!!

Yes Wake Up! Hiritartu! 30 gazte bolondresek baino gehiagok garatutako programa Donostia hirian, Olatu Talka Festibalean!

 

Hementxe ikus ditzakezue argazkiak eta hedaketaren bideoa!

Europa Eguna ospatzen!

Europaren eguna ospatzen! Egun honetan ekintza ezberdinak burutu ziren! Besteak beste, Kontu Kontalariak hiriko liburutegi batzuetan, merkatu bat Europar Programak eskeintzen dituen aukerekin, hitzaldiak Unibertsitate eta Instituetan!

Hementxe argazki batzuk!

Good Practices seminarioa!

Good Practices! Herrialde desberdineko gazteekin burutzen ari den Nazioarteko seminario bat, Errenderian, Gipuzkoan, Euskadin.

Hemen dozue gazte partehartzaileok!