ERASMUS +: GAZTEAK EKINEAN. PERTSONEN MUGIKORTASUNA, IKASKUNTZA DELA-ETA (I. EKINTZA KLABEA)

Pertsonen mugikortasuna, ikaskuntza dela-eta:

 

  • Egitasmoan parte hartzen duten herrialdeen artean ikaskuntza ez formaleko eta informaleko jarduerak egin nahi dituzten gazteen mugikortasuna.
  • Gazteen  trukeak  eta  boluntario-lana,  Europako  Boluntario  Zerbitzuaren bitartez.
  • Mugikortasunari buruzko xedapenetan jasota ez dauden ekintza berritzaileak.
  • Gazteen begirale gisa edo gazteen erakundeetan lan egiten duten pertsonen mugikortasuna. Mugikortasun-modu honek prestakuntzako eta sareko laneko jardueren forma har dezake.  

 

  1. Gazteen trukeak
  2. Europako boluntario zerbitzua (EBZ)
  3. Europako boluntario zerbitzuaren eskala handiko ekitaldiak (EBZ)
  4. Gazteen dinamizatzaileen mugikortasuna: prestakuntza eta sareko lana.

1. GAZTEEN TRUKEAK



Trukeak dirauen artean, parte-hartzaileek programa bat garatuko dute (tailerren, ariketen, eztabaiden, simulazioen aire zabaleko jardueren eta abarrez osatuta), parte-hartzaileek eurek aldez aurretik diseinatua eta planifikatua. Gazteen trukeei esker, gazteek gaitasunak garatzen dituzte, gizarte-gaien inguruan kontzientziatu; kultura eta bizimodu berriak ezagutu, batez ere parekoen arteko ikaskuntzaren bitartez; eta elkartasuna, demokrazia eta antzeko balioak bultzatu. Ikaskuntza hezkuntza ez formaleko metodoen bidez gauzatzen da. Trukeak Europar Batasunaren barruko eta kanpoko bi erakunderen edo gehiagoren arteko elkarlan transnazionalean oinarrituta daude.


Jarraian zerrendatzen diren jarduerak EZIN dira Europar Truke gisa diruz lagunduak izateko hautagaiak izan:

  • Ikasketa-bidaia akademikoak
  • trukeak, onura ekonomikoa lortze aldera
  • turismotzat har daitezkeen truke-jarduerak
  • jaialdiak
  • opor-bidaiak
  • ikuskizunen birak.

 

Jardueraren iraupena: 5 egunetik 21 egunera, bidaietarako egunak kanpo

Hautagai izan daitezkeen parte-hartzaileak:  Irteerako eta harrerako herrialdeetako 13 eta 30 urte bitarteko gazteak. 

Parte-hartzaile kopurua eta talde nazionalen osaera: Gutxienez, 16 parte-hartzaile; gehienez, 60 (taldeetako buruak kanpo) Gutxienez, 4 parte-hartzaile taldeko (taldeetako buruak kanpo). Talde nazional bakoitzak taldeko buru bat izan behar du, gutxienez (gazteen trukean gazteei lagun egingo dien heldua, ikaskuntza eraginkorra, babesa eta segurtasuna bermatuko dituena).


2. EUROPAKO BOLUNTARIO ZERBITZUA (EBZ).


 

EVSk aukera ematen die 17 eta 30 urte bitarteko gazteei borondatezko zerbitzu batean engaiamendu pertsonala adierazteko, 12 hilabetera arte, egoitzako herrialdea ez den beste batean. Boluntario-lana ez da ordaintzen, irabazi-asmorik gabekoa da, eta jardunaldi osokoa.

 

Jardueraren iraupena:  2 hiletik 12 hilera (jarduera hilaren lehen zazpi egunetan hasi behar da). 2 astetik 12 hilera 10 boluntarioko taldeentzat edo aukera murriztuak dituzten gazteentzat. 

Hautagai izan daitezkeen parte-hartzaileak: 17 eta 30 urte bitarteko gazteak, irteerako erakundearen herrialdekoak. Boluntarioek EBZ proiektu bakarrean parte har dezakete. Salbuespena: gehienez ere 2 hilabete iraun duen EBZ proiektu batean parte hartu duten boluntarioek beste EBZ proiektu batean parte hartu ahal izango dute.

Parte-hartzaile kopurua: Boluntario 1, gutxienez, eta 30, gehienez ere.

 


3. EUROPAKO BOLUNTARIO ZERBITZUAREN ESKALA HANDIKO EKITALDIAK (EBZ)

Ekintza honek EBZren eskala handiko ekitaldiak (gutxienez 30 boluntariokoak) laguntzea du helburu, gazteriaren, kulturaren eta kirolaren arloko Europa- edo mundu-mailako ekitaldien baitan (adibidez, Gazteen Munduko Goi Bilera, Europako Kulturaren Hiriburua, Europako Gazteen Hiriburua, Europako kirol-txapelketak).

 

Zer jarduerarako da lagungarri ekintza hau?

  • EBZ: konpromisoa ordaindu gabeko eta jardunaldi osoko boluntario-lanaren bitartez adierazteko beta ematen die 17 eta 30 urte bitarteko gazteei, atzerrian eta, gehienez ere, 2 hilabetez. Boluntarioei aukera ematen zaie Europa- edo nazioarte-mailako ekitaldi baten baitan antolatzen diren jardueretan parte har dezaten.
  • Jarduera osagarriak: hitzaldiak, mintegiak eta tailerrak ekitaldia burutu bitartean, boluntario-lana eta, nagusiki, EBZ sustatzera bideratuak.

 

Jardueraren iraupena: 14 egunetik 2 hilera, bidaietarako egunak kanpo.

Hautagai izan daitezkeen parte-hartzaileak: 17 eta 30 urte bitarteko gazteak, egitasmoko herrialdeetakoak (proiektua burutzen den herrialdekoak izan ezik) edo elkartutako herrialde auzoetakoak. Boluntarioek EBZ proiektu bakarrean parte har dezakete.

Parte-hartzaile kopurua:  gutxienez 30 bolutario.

4. GAZTEEN DINAMIZATZAILEEN MUGIKORTASUNA: PRESTAKUNTZA ETA SAREKO LANA.

 

Jarduera hau gazteen dinamizatzaileen garapen profesionalerako lagungarria da, honakoen bitartez:

  • Gazteen dinamizatzaileen parte-hartzea mintegietan, prestakuntza-ikastaroetan, elkarte-jardueretan eta ikasketa-bisitetan.
  • Atzerrian gazteriaren arloan jardunean dagoen erakunde baten jarduera profesionalak behatzea.

Jardueraren iraupena: 2 egunetik 2 hilera, bidaietarako egunak kanpo

Hautagai izan daitezkeen parte-hartzaileak: Adin-mugarik gabe. Parte-hartzaileak irteerako nahiz harrerako erakundearen herrialdekoak izan behar dira.

 

 

Parte-hartzaile kopurua: 50 parte-hartzaile, gehienez ere (hezitzaileak eta bideratzaileak barne), proiektuaren jarduera bakoitzean.

Informazioa Gazte Aukera webgunetik hartua eta moldatua