2.Ekintza Klabea: Gazteak Ekinean. Berrikuntzarako eta praktika egokien trukerako elkarlana:
ERASMUS+ Europar Batasunaren hezkuntza-, prestakuntza-, gazteria- eta kirol-egitasmo berria da, 2014ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra arte indarrean egongo dena.
ERASMUS+ egitasmoak bere baitan hartzen ditu aurreko 'Etengabeko Prestakuntza (Erasmus, Leonardo da Vinci, Comenius eta Grundtvig)', 'Gazteak Ekinean', 'Erasmus Mundus', Alfa III, Tempus eta
Edulink egitasmoak.
ERASMUS +
Honako hauek dira egitasmoaren bereizgarriak:
- Gaitasunen eta kualifikazioen aintzatespena eta balidazioa
- Nazioarteko dimentsioa
- Hizkuntza-aniztasuna
- Berdintasuna eta inklusioa
- Parte-hartzaileen babesa eta segurtasuna
Egitasmoa indarraldiaren lehen urtean dago, eta, horrenbestez, hainbat gauza aldatuz joan daitezke. Gida honetan egitasmo osoa deskribatuko dugu, baina gazteei gehien bideratzen zaizkien ekintzetan jarriko dugu arreta, gazteak baitira gidaren helburu.
Helburuak:
Honako hauek dira ERASMUS+ egitasmoaren helburuak, gazteriaren arloari dagokionez:
Egitasmoaren gida
Europako Batzordeak Erasmus+: Gazteak Ekinean programaren Espainako Agentzia nazionalak prestatutako webgunean aurkituko duzu egitasmoari buruzko informazio guztia. Webguneak eta edukiak itzuli eta eguneratu ahala, informazio gehiago aurkituko duzu, bai Gazteaukeraren eta Injuveren webguneetan.
Erasmus + egitasmoaren egitura
Egitasmoak bere baitan hartzen ditu gazteriaren, hezkuntzaren eta kirolaren arloko programak, baina hiru ekintza gakotan egituratuta. Ekintza gako horietan bai ekintza berriak, bai aurretik ezagutzen genituen ekintzak eta programak sartzen dira.
Honako hauek dira hiru ekintza gakoak:
Nork har dezake parte?
Norbanakoak: ikasleak, irakasleak, hezitzaileak, lan-praktikak egin dituzten edo helduen heziketako programetan parte hartzen duten pertsonak, boluntarioak, gazteak —13 eta 30 urte bitartekoak, ekintzen arabera—, eta hezkuntzan, prestakuntzan eta gazterian jardunean dauden erakundeetan lan egiten duten pertsonak.
Erakundeak: pertsonen parte-hartzea Erasmus+ egitasmoan erakunde publiko nahiz pribatuen edo pertsonen taldeen bidez gauzatzen da beti.
Informazioa Gazte Aukera webgunetik hartua eta moldatua